Menu

Cookien politika - Boluntariotza.eus

Cookien politika

Webgunearen titularraren identifikazio-datuak: Cookie-politika honek www.boluntariotza.eus (aurrerantzean, weba edo webgunea) webgunearen pribatutasun-politika osatuko du. Webgunearen titularra Sartu Araba Elkartea da, honako egoitza sozial honekin: Portal del Rey Kalea, 20, 01001 Gasteiz, Araba.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileei nabigazio-esperientzia hobea eskaintzeko, azkarragoa eta seguruagoa. Horrez gain, informazio estatistikoa jasotzen da nabigazioaren inguruan, baita sare sozialen zerbitzuekin harremanetan jarri ere. Jarraian, informazio zehatzagoa emango dugu.

Cookiei buruzko informazio orokorra

Zer dira cookieak?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, nabigatzailean gordetzen direnak edozein webgunetan sartzerakoan. Horrela, berriro ere webgune horretan sartzen bazara, webguneak zure bisita gogoratuko du. Cookiek informazio teknikoa jasotzen dute: lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetarako estekak, erabiltzaileen kontuetarako sarbideak eta abar. Cookien helburua webgunearen edukia zure profil eta beharretara egokitzea da; izan ere, cookierik gabe edozein webgunek eskainitako zerbitzuak urriagoak izango lirateke. Cookiekin lotutako informazio gehiago kontsultatu nahi baduzu (zer gordetzen duten, nola ezabatu edo desaktibatu...).

Zein motatako informazioa gordetzen dute cookiek?

Cookiek ez dute informazio pribaturik gordetzen (kreditu-txartelak, bankuko datuak, argazkiak, NANa edo informazio pertsonala). Batez ere datu teknikoak gordetzen dituzte, esate baterako, lehentasun pertsonalak eta edukien pertsonalizazioa. Web-zerbitzariak ez du pertsona detektatzen, baizik eta web-nabigatzailea. Are gehiago, normalean Internet Explorer erabiltzen baduzu eta Firefox edo Chrome nabigatzaileekin webgune berdina zabaltzeko proba egiten baduzu, ikusiko duzu webgunea ez dela konturatzen pertsona berdina zarela: izan ere, nabigatzailea detektatuko du, eta ez pertsona.

Cookie motak:

Cookie motak helburuaren arabera:

  • Cookie teknikoak: Funtsezkoenak dira, eta, besteak beste, honako hau jakiteko aukera ematen dute: noiz ari den nabigatzen pertsona bat eta noiz aplikazio automatizatu bat, noiz ari den nabigatzen erabiltzaile anonimo bat eta noiz erabiltzaile erregistratu bat, edozein webgune dinamikoren funtzionamenduari lotutako oinarrizko zereginak... Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio baten bitartez nabigatzeko aukera ematen diotenak dira, baita aukera edo zerbitzu ezberdinak erabiltzekoa ere, besteak beste, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatuko ataletan sartzea, eskaera baten elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua burutzea, ekitaldi batean parte hartzeko inskripzioa egitea, segurtasun-elementuak erabiltzea nabigazioan zehar, edukiak gordetzea bideoak edo soinu-fitxategiak bidaltzeko eta sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileei zerbitzua erabiltzeko aukera ematen die, erabiltzailearen terminalarekin lotutako irizpide zehatz batzuetan oinarritutako ezaugarriekin: hizkuntza, nabigatzaile mota, eskualdeko konfigurazioa eta abar.
  • Analisi-cookieak (edo analitikoak): Arduradunari webguneetako erabiltzaileen jokabidea aztertu eta jarraitzeko aukera ematen diote. Cookie horien bitartez jasotako informazioa webgune, aplikazio edo plataformetako jarduera neurtzeko eta erabiltzaileen nabigazio-profilak sortzeko erabiltzen da, erabiltzaileen erabilerarekin lotutako datuen analisian oinarritutako hobekuntzak gehitzeko helburuarekin. Nabigazio motarekin, gehien erabiltzen dituzun atalekin, kontsultatutako produktuekin, geldialdi-ordutegiarekin eta hizkuntzarekin lotutako informazioa biltzen dute.
  • Publizitate-cookieak: Editoreak publizitate-espazioak gehitu baditu webgune, aplikazio edo plataforma batean, publizitate-cookiek informazio hori ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera emango diote. Izan ere, eskatutako zerbitzua eskaintzen du editatutako edukien edo iragarkien maiztasunaren arabera. Nabigazioan, jatorrizko herrialdean eta hizkuntzan oinarritutako publizitatea bistaratzen dute, besteak beste.
  • Jokaera-publizitateko cookieak: Editoreak publizitate-espazioak gehitu baditu webgune, aplikazio edo plataforma batean, publizitate-cookiek informazio hori ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera emango diote. Cookiek erabiltzaileen jokaeraren inguruko informazioa gordetzen dute, haien nabigazio-ohiturak aztertu ostean eskuratutakoa. Horrek profil zehatz bat garatzeko eta horren araberako publizitatea bistaratzeko aukera ematen die.

Cookie motak erakunde kudeatzailearen arabera: cookie propioak eta hirugarrenenak.

Cookie propioak bisitatzen ari zaren webgunean sortutakoak dira, eta, hirugarrenenak, berriz, Facebook, Twitter, Google, YouTube, Vimeo edo Flickr bezalako kanpoko zerbitzu edo hornitzaileek sortutakoak dira.

  • Berezko cookieak: Erabiltzailearen terminal-ekipamendura editoreak berak kudeatutako eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen duen ekipamendu edo domeinu batetik bidaltzen direnak dira.
  • Hirugarrenen cookieak: Erabiltzailearen terminal-ekipamendura editoreak kudeatzen ez duen ekipamendu edo domeinu batetik bidaltzen direnak dira; kudeaketa hori beste entitate batek egiten du, eta cookieen bidez eskuratutako datuak tratatzen ditu. Cookieak editoreak berak kudeatutako ekipamendu edo domeinu batetik instalatzen badira baina horien bidez jasotako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, ez dira berezko cookie gisa hartuko.

Cookie motak aktibazio-epearen arabera:

  • Saioko cookieak: Behin-behineko cookieak dira; webgune batean ibiltzeko erabiltzen duzun nabigatzailea itxi arte existitzen dira bakarrik. Saioko cookieak webgunea behar bezala erabiltzeko, etenik gabe nabigatzeko, hizkuntza edo herrialde aukerak gogorarazteko beharrezkoak dira. Erabiltzaile baten edo nabigazio-saio baten behin-behineko saio bera identifikatzeko erabiltzen dira; besteak beste, maiztasuna neurtzeko.
  • Cookie iraunkorrak: Cookie hauek gure webgunea bisitatu ondoren zure artxiboan geratzen diren horiek dira. Cookie horien bidez webgunera itzultzen zarenean identifika zaitzakegu. Cookie mota horretan, datuak terminalean biltegiratuta geratzen dira, eta cookiearen arduradunak zehaztutako epean zehar atzitu eta trata daitezke; epe hori minutu batzuetatik urte batzuetara joan daiteke.

Esteka honetan Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak editatutako cookie-eskuliburua kontsulta daiteke.http://www.agpd.es/portalwebAGPD/canaldocumentacion/publicaciones/common/Guias/Guia_Cookies.pdf

Webgune honetan erabilitako cookieak

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren jarraibideekin bat etorriz, webgune honek cookieak nola erabiltzen dituen azalduko dugu, ahalik eta informazio zehatzena eskaintzeko helburuarekin. Gure webgunean erabilitako cookiek ez dute informazio pertsonal eta identifikagarria jasotzen.

Cookieak erabiltzen ditugu honako xede hauetarako:

  • Erabiltzailearen lehentasunak mantentzeko.
  • Webguneko trafikoa monitorizatzeko.
  • Saioa kudeatzeko.
  • Funtzio batzuk baimentzeko eta efizientziaz nabiga dezazun laguntzeko.
  • Sare sozialetako informazioa partekatzea edo erakustea integratzeko.

www.boluntariotza.eus webguneak cookie mota ezberdinak erabiltzen ditu:

Cookie propioak (webgunetik erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen direnak): cookie teknikoak.

Hirugarrenen cookieak: (erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen direnak Sartu Araba Elkartea kudeatzen ez duen ekipamendu edo domeinu batetik. Webgune honek honako hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:

  • Google Analytics: Cookieak gordetzen ditu webgunearen trafikoarekin eta bisita-bolumenarekin lotutako estatistikak kalkulatzeko. Webgunea erabiltzerakoan, baimena ematen diozu Googleri zuri buruzko informazioa tratatzeko. Beraz, horrekin lotutako eskubideak erabili nahi badituzu, harremanetan jarri beharko zara Googlerekin. Google Analytics cookieak erabiltzaileek gure webgunea nola erabiltzen duten aztertzen du. Cookie horien inguruko informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu Google Privacy. https://www.google.com/intl/es_es/policies/technologies/types/
_ga_FG92TYJSY8, _ga Cookie horiek Google Analyticsek ezartzen ditu webgunearen erabilera arakatzeko. Cookie horiek ez dira ezartzen webgune honetarako cookie-ak deskonektatzen badituzu. Webgunearen trafikoa aztertzeko eta nabigazio-estatistikak lortzeko aukera ematen du.
cb-enabled Cookie hori script batekin lotzen da, eta horrek cookie-en alerta-abisua erakusten du webgunean. Erabiltzaileak abisua onartu duen ala ez gordetzeko erabiltzen da. Horrela, ez da berriro agertuko webgunea.

Baimena

Gure webgunean nabigatzerakoan, adierazten diguzu ados zaudela aldez aurretik aipatutako cookien erabilerarekin, Cookie Politika honetan zehaztutako baldintzetan.

Ohar gehigarriak

  • Webgune honek eta bere ordezkari legalek ez dute erantzukizunik izango cookie-politika honetan aipatutako hirugarrenen pribatutasun-politiken edukiaren eta egiazkotasunaren gainean.
  • Web-nabigatzaileak cookieak gordetzeaz arduratzen dira, eta toki horretatik haiek ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubidea erabil daiteke. Webguneak eta bere ordezkari legalek ezin dute bermatu cookien tratamendu egoki edo desegokia aipatutako nabigatzaileen eskutik.
  • Kasu batzuetan, beharrezkoa da cookieak instalatzea nabigatzailek ez dezan ahaztu cookie horiek ez onartzeko erabakia.
  • Google Analytics-en cookien kasuan, enpresak Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan gordetzen ditu cookieak, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, sistemaren funtzionamendurako ezinbestekoa denean edo legeak horretarako betebeharra ezartzen duenean izan ezik. Googleren arabera, ez du IP helbidea gordetzen. Google Inc. konpainiak bat egin zuen Portu Seguruaren Akordioarekin, zeinak bermatzen duen igorritako datu guztiak Europako araudiaren araberako babes-mailarekin tratatuko direla. Horri lotutako informazioa kontsulta dezakezu esteka honetan. Googleren eta cookien erabileraren inguruko informazioa lortu nahi baduzu, beste esteka honetan kontsulta dezakezu.
  • Cookie-politika horrekin lotutako zalantza edo kontsultarik izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin harremanetarako atalaren bitartez.

Cookiei buruzko informazio gehiago

Cookieak desaktibatu edo ezabatzea

Edozein unetan erabili ahal izango duzu cookieak desaktibatu edo ezabatzeko eskubidea webgune honetan. Ekintza horiek modu desberdinetan gauzatzen dira erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera.

Zure ekipamenduan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu Interneteko nabigatzailearen konfigurazioaren bidez. Ez baduzu baimenik ematen zure nabigatzailean cookieak instalatzeko, ezin izango zara zerbitzari batzuetara sartu, eta gure webguneko esperientzia kaskarragoa izango da. Honako esteka hauetan beharrezko informazio guztia eskuratu ahal izango duzu cookieak konfiguratu edo desgaitzeko nabigatzaile bakoitzean: